XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Akademiku ere, Baionakoa alegia, izan zan.

Eta Ohorezko Sailleko Zaldun.

BERE EUSKAL LANA

1867`an frantsesez azaldu zan eleberri au: Les Echos Urte berean agertu zan espaiñeraz ere: Ecos del paso de Roldan (Baiona, 1867), Donostia`ko Bermingham jaunak itzulita; baiña itzulpen au etzan nunbait egoki egiña, ta andik bost urtera Bizente Manterola`k moldaturiko au agertzen da: Un drama en la frontera: Episodio de guerra civil, 1834 (Madrid, 1872).

Eta euskal textua? Non dugu? Prantsesez eta gaztelaniaz egiñikoetan euskeratik itzulia zala esanagatik etzan oraindiño euskeraz egiña.

Daskonagerre bera, gaiñera, etzan ortarako gai ta gauza.

Larregi apezarengana jo zuen laguntza billa, baita onek zati ederra itzuli ere egin zion; geroago Edmond Guibert`egana jo zuen, eta onek osorik itzuli zion.

Baiña norbaitzuen iritziz Donibane Lohitzune`ko kutsua palta zaion itzulpen oni; eta, azkenez, J. Vinson`ek eta beste batzuk artezturik, 1870`garren urtean atera zan ain biziro opa zuten euskerazko nobela ederra.

Zein prantsesez zein euskeraz etzan argitarapen bakarra izan: euskeraz Donostia`n egin zan irugarren bat Euskal Esnalea aldizkariaren orrietan (1918), eta laugarrenez oraintsu argitaratua dugu, Errolba Bozas-Urrutia`ren oar eta arduraz: Atheka-gaitzeko Oihartzunak lehenbiziko aldiz atera zan eungarren urtean (Donosti, 1970).

Nola sortu zan liburua? Begira: Goiz batez Baionako notariaren etxean agertu zan Ganix, Lapurdi`ko kontrabandista ospetsua, bere etxea muga-mugan zeukana ta bere bizitza guztia aruntz naiz onuntz mugaldeak igaro nairik zebiltzanei mesede egiten maiztu zuena.

Errukarri aurkitzen zan oso, ta gelditzen zitzaizkion azken ondasunak ere baituran jartzen zioan.